GeoGebra-azterketa Moduari buruz maiz egiten diren Galderak
Zeintzuk dira GeoGebra-azterketa Modua eta GeoGebraren arteko desberdintasunak?
Hauek dira
GeoGebra-azterketa Modua abiatzerakoan egindako aldaketak:
Tresna-barra

GeoGebra-azterketa Modua pantaila osoa moduan irekitzen da.
- Tresna-barraren kolore berria urdina da.
- Azterketa-erlojua abiarazten da.
- Azterketa-liburuaren
ikurra Tresna-barran azaltzen da, Liburua edozein momentutan ikusi ahal izateko.
- Ikasleen ezarpenen arabera, CAS - kalkulagailua edota 3D Ikuspegi Grafikoa desgaituta egon daitezke eta hala adierazten da Tresna-barran.
- Desgaitutako tresnak:
Testua eta
Irudia.

Menua
GeoGebra-azterketa Modua abian den bitartean ezin da inolako GeoGebra-artxiborik gorde. Edonola ere, ezaugarri guztiak berriz gaituko dira erabiltzaileak Azterketa uzten duenean.
Artxiboa menuko aukera guztiak desgaituta daude (adb., ikasleek ezin dute artxibo berririk zein lehendik gordetakoak ireki eta azterketa egiten ari diren bitartean ezin dute beraien lana gorde partekatu, inprimatu, ezta esportatu ere).
Artxiboa menuan
Irten Azterketatik izeneko aukera berri bat azaltzen da.
Ezarpenak menuak ez du
Ezarpenak Gordetzeko ezta
Hizkuntza aldatzeko aukera ematen
GeoGebra-azterketa Modua abian denean.
Tresnak menuak ez du
Tresna-barra Pertsonalizatzeko aukera ematen.
-
GeoGebra-azterketa Modua abian den bitartean, erabiltzaileek ezin izango dituzte beraien
GeoGebraTube-kontuak erabili.
Laguntza menua desgaitua dago.


Nola murriz ditzaket GeoGebra-azterketa Moduko ezaugarriak?




Nola jakin dezaket azterketan zehar norbait Azterketa-leihotik irten ote den?
Ikasleren batek pantaila osoko
GeoGebra-azterketa Moduaren leihoa moduren batean utziko balu (adb., pantaila osoa modutik irtenda, nabigatzailearen beste fitxa bat aukeratuz, beste programaren bat abiatuz), abisu-leihoa azalduko da:

- Tresna-barra gorri kolorekoa bihurtzen da, ikaslea pantaila osoko
GeoGebra-azterketa Moduaren leihotik irten egin dela nabarmentzeko.

- Azterketa-leihotik irtetean gertaera Azterketa-liburuan jasotzen da, une zehatza adieraziz.
- Azterketan berriz sartzean gertaera Azterketa-liburuan jasotzen da baita eta Azterketa-leihotik kanpo emandako denbora-tartea egiaztatzeko aukera ematen du.

Zer gertatzen da azterketan norbait GeoGebra-azterketa leihotik nahi gabe irteten bada?
Azterketa batean ikasleren bat pantaila osoko Azterketa-leihotik nahi gabe irtetea gerta liteke eta, orduan, Abisu-leihoa agertu eta Azterketa-liburuan jasoko litzateke. Azterketa baino lehen zure ikasleekin halako gertaerei buruz hitz egitea eta horrelakoetan nola jokatu behar duten azaltzea gomendatzen dugu.
Adibidea: Azterketa-leihotik nahi gabe irten diren ikasleei lehenbailehen berriz sartzeko eska iezaiezu eta Azterketa-liburuan jasota geldituko da. Gainera, beharbada, beraien hankasartzearen berri berehala eman diezazuen ere nahi zenuke.
Zergatik ezin da artxiborik gorde Azterketa abian den bitartean?


Zergatik erabili behar da GeoGebra-azterketa Modua pantaila osoa moduan?

