Aljebra Ikuspegia
Sortutako objektu guztien adierazpen aljebraikoa (adb., koordenatuak, ekuazioak) sortutako ordenean azaltzen dira Aljebra Ikuspegian.
Oharra: Gora eta behera mugi zaitezke Aljebra Ikuspegiaren atzeko planoa zure hatzarekin ukituz eta gora eta behera mugituz.
Aljebra Sarrera-eremua
Adierazpen aljebraikoak eta komandoak zuzenean idatz ditzakezu Aljebra Ikuspegian. Aljebra Sarrera-eremua ukitzerakoan automatikoki irekitzen da hurrego lau taulak dituen Teklatu Birtuala.
- alfabeto latindarreko hizkiak
- alfabeto greziarreko hizkiak
- zenbakiak
- gehien erabiltzen diren eragile matematikoak
Aljebra Ikuspegiko zein Ikuspegi Grafikoko edozein tokitan ukituz edozein momentutan itxi dezakezu Teklatu Birtuala.
Aholkua: Bilatu GeoGebra Gidan Komandoei buruzko informazio gehiago.
Erakutsi / Ezkutatu Aljebra Ikuspegia
GeoGebra Kalkulagailu Grafikoa irekitzerakoan berez agertuko dira Ikuspegi Grafikoa eta Aljebra Ikuspegia. Hala ere, Aljebra Ikuspegia honela itxi dezakezu:
- Ukitu Aljebra Ikuspegiko goi-eskuinaldeko ixteko.
- Ukitu Aljebra Ikuspegia berriz erakusteko.
Nola Ezkutatu eta Ezabatu Objektuak
Erakutsi / Ezkutatu Objektuak
Ukitu Aljebra Ikuspegiko objekturen baten ondoan dagoen puxtarri urdina Ikuspegi Grafikoan ezkutatzeko (adb., objektu laguntzaileak). Objektu ezkuturen bat berriz agertarazteko, ukitu Ikuspegi Aljebraikoko dagokion puxtarria.
Ezabatu Objektuak
Aljebra Ikuspegiko edozein objekturen adierazpen aljebraikoaren ondoan dagoen ukituz, objektua ezaba dezakezu.