Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Propietate trigonometrikoak: frogapen eredua

Helburua eta urratsak

Arrazoi eta funtzio trigonometrikoek hainbat propietate interesgarri betetzen dituzte. Horietako batzuk bilatuko ditugu. Egitura geometriko bat erabiliko dugu tartean dauden triangeluak ikusgarri egiteko. Ikasleek bikoteka egingo dute lan (A eta B ikasleak): 1) A ikasleak aukeratu egingo du angelu zorrotzaren balioa triangelu berdean (balioak zorrotza behar du egitura geometrikoa desitxuratu ez dadin). 2) B ikasleak puntu laranjaren posizioa aukeratuko du. Ohar zaitez egitura geometrikoan: - Triangelu horiko angelu zorrotzak balio berdearen berdina da beti. - Triangelu guztiak zuzenak dira. - Triangelu gorriko hipotesuna unitarioa da. - Kontrol laukiek luzeren arteko berdintzen inguruko aztarnak erakusten dituzte. 3) Txandaka, A eta B ikasleek falta den informazio sinbolikoa kokatu behar dute kalkulu-orrian (informazio sinbolikoa "komatxoen" artean idatzi behar da). Erabili honelako adierazpenak: , , , , . 4) Ikasleek idatzi egingo dituzte euren ondorioak, adierazpen aljebraikoek betetzen dituzten berdintzen inguruan.