Alaineren trena. Erlatibitatea eta erlojuak.
Simulazioak nasa (edo Σ erreferentzia-sistema) eta tren azkarra (edo Σ' erreferentzia-sistema) adierazten ditu. Horizontalean agertzen diren distantziak, 1, 2, 3 eta abar, 300.000 km-ren anizkoitzak edo multiploak dira. Trenaren abaidura nasarekiko: 0,8 c; hau da, 0,8 x 300.000 km/s-koa da. Abiadura hau aldatzeko β aldatu behar dugu; β baita trenaren eta argiaren abiaduren arteko erlazioa; v/c.
Bagoiak ez dira oso politak baina bagoien arteko banaketa-lerro guztietan erloju bana jarri dugu; ea zer gertatzen den denborarekin. Beste aldetik, behartuta gaude ohartaraztera bagoien luzera 300.000 km-koa dela; hau da gure eskalan 1; nahiz eta simulazioan hauxe txarto dagoela iruditu (luzera uzkurtzen da eta).