Datuak Aztertzeko Kalkulu-orriaren Tresnak
Kalkulu-orria Ikuspegiko Tresna-barra
Kalkulu-orriaren Tresnak GeoGebraren Kalkulu-orria Ikuspegiko Tresna-barran antolatuta daude.
Bertan Tresna-kutxetan antolatuta dauden eta saguarekin erabil daitezkeen hainbat Kalkulu-orri Tresna daude.

Datuak aztertzeko Kalkulu-orriaren zenbait Tresna

Grafikoak: Zerrenda batetik aukeratuz, grafiko bakarra edota bi grafiko-mota desberdin erakuts ditzakezu (adb., histograma, kaxa-diagrama).
Estatistika: Datuen Analisi estatistikoa taula batean erakusten da.
Datuak: Aztertzen diren datuak taula batean erakusten dira.
- Berez, grafiko-taula bakarra erakusten da. Beste taulak erakusteko Estilo-barra zein elkarrizketa-koadroa erabil dezakezu.
Aukerak: Aukeratutako grafiko-motaren ezarpenak alda ditzakezu.
Esportatu: Grafiko baten kopia Ikuspegi Grafikoan txertatu edota irudi-artxibo bezala esporta dezakezu.
Saiatu zu zeu...
Datuak aztertzeko Kalkulu-orriaren zenbait Tresna

Grafikoak: Zerrenda batetik aukeratuz, grafiko bakarra edota bi grafiko-mota desberdin erakuts ditzakezu (adb., histograma, kaxa-diagrama). Grafikoaren azpian datuak aztertzeko hainbat Erregresio-eredu artean aukera dezakezu.
Estatistika: Datuen Analisi estatistikoa taula batean erakusten da.
Datuak: Aztertzen diren datuak taula batean erakusten dira.
- Puntuen x-koordenatuak eta y-koordenatuak zer zutabek zehaztuko dituzten erabaki dezakezu.
- Berez, grafiko-taula bakarra erakusten da. Beste taulak erakusteko Estilo-barra edota elkarrizketa-koadroa erabil ditzakezu.
Aukerak: Aukeratutako grafiko-motaren ezarpenak alda ditzakezu.
Esportatu: Grafiko baten kopia Ikuspegi Grafikoan txertatu edota irudi-artxibo bezala esporta dezakezu.
Aholkua: Nahi izanez gero, zure eraikuntza berrezar
dezakezu datuak aztertzeko Kalkulu-orriaren Tresna gehiago probatzeko.
