Aurkezpena
GeoGebra liburu honetan Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan irudi geometriko lauak lantzeko jarduerak aurkezten dira. Jarduera hauen diseinua Geometriaren ikaskuntzaren inguruko Van Hieleren teorian oinarrituta dago.
Teoria honen arabera, ikasleak, dituzten gaitasunen arabera, 5 mailatan sailkatzen dira. Teoria honek ezartzen du maila bakoitzeko ikasleak zer egiteko gai diren.
VH0: Identifikazio maila.
VH1: Analisi maila.
VH2: Sailkapenen maila.
VH3: Dedukzio formala.
VH4: Zorroztasuna
Ikasleak DBHn gehienez VH2 mailara iritsi daitezkeenez, aurrera aurkezten diren jarduerak maila horretarainokoak izango dira.
Maila bakoitzean aurrera egiteko planteatzen diren jardueretan bi motatako baliabideak erabiltzen dira: GeoGebra (baliabide teknologikoa) eta arkatza eta papera eta objektu manipulagarriak (baliabide fisikoak).
GeoGebraren bidez ebatzi beharreko jardueretan bi momentu bereizten dira: esplorazioa eta ilustrazioa. Esploraziozko momentuetan ikasleak, GeoGebrako eredu dinamikoak erabiliz, beraien kabuz ariketa ebazten saiatzen dira. Ondoren, beste eredu dinamikoak aurkezten zaizkie ikasleek beraien lana egiaztatu dezaten (ilustraziozko momentuak).