Nola Argitaratu Ariketak (Jabeek bakarrik)
Ariketak Argitaratu
- Sortu mezu berria Mezuak fitxan. Oharra: Beharbada partekatu nahi duzun Ariketaren Izenburua edota Deskribapena gehitu nahiko dituzu.
- Gehitu prest duzun Ariketa lan-orriren bat mezuan, Gehitu Baliabidea botoia eta Lehendik Sortutako Baliabidea aukera erabiliz. EDO Zuzenean sortu Ariketa lan-orri berria, Sortu Ariketa aukera erabiliz. Oharra: Mezu berean hainbat baliabide gehi ditzakezu.
- Egin klik Argitaratu botoian zure mezua argitaratzeko.
Mezuaren Ezarpenak
Ariketa bat duen mezua sortzen duzunean, Mezuaren Ezarpen hauek dituzu eskuragarri:
- Ezarri zure mezuaren ikusgaitasuna.
- Kendu Baliabidea mezutik.
- Baliabidearen Ezarpenak erabili.
- Baliabide gehiago gehitu zure mezuan, Gehitu Baliabidea botoia erabiliz.
- Zure mezua argitaratu, Argitaratu botoia erabiliz.
- Ikusi Ariketa hau Berrelikadura fitxan.
- Editatu zure mezua.
- Ezabatu zure mezua.
- Artxibatu zure mezua.
Ariketaren Ezarpenak
Zure mezuan ariketaren bat gehitu ostean, Ariketaren Ezarpen hauek dituzu eskuragarri:
Editatze-baimenak
Erabaki nork edita dezakeen jatorrizko Ariketa.
Aztertu botoia
Eman Kideei beraien erantzunak aztertzeko aukera, Aztertu botoia erabiliz.
Oharra: Aztertze automatikoa Hainbat Aukerako Galderen eta Jabeak emandako erantzun-eredua duten Galdera Irekien kasuan bakarrik dago erabilgarri.
Ariketaren Estatistika
Taldean duzun rolaren arabera, Ariketaren inguruko informazioa eta estatistikak Ariketaren mezuan azalduko dira.
Jabeek dagokion Ariketaren estatistikak ikus ditzakete:
- 1/4: Ariketan dagoeneko lanean hasi diren Kide-kopurua (Hasita egoera).
- 2/4: Jabeak beraien Ariketa dagoeneko aztertu eta Bukatuta egoeran ezarri duen Kide-kopurua.
Kideek dagokien Ariketaren egoera ikus dezakete:
- Ariketaren Egoera: Hasi gabe, Hasita, Bukatuta
- Aztertu botoia: Jabeak galderen aztertze automatikoa erabiltzen uzten ote duen.