Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Klaslokaal

Uhin funtzioa: esplorazio eredua

Helburua eta urratsak

Uhinak adierazpen trigonometrikoen konbinaketa lineal gisa modeliza daitezke: Gainera, konbinaketa lineal horiek sinu funtzio baten aldaera gisa adieraz daitezke: Saia zaitez A, a, b eta balioen arteko erlazioak aurkitzen. Ikasleek bikoteka egingo dute lan (A eta B ikasleak). 1) A ikasleak a eta b balio gorriak nahastuko ditu, botoi gorria erabiliz. Uhin funtzio berri bat agertuko da ikuspegi grafikoan, gorriz. 2) B ikasleak irristailu urdinak manipulatuko ditu A eta  balio urdinak zehazteko, halako moduz, non grafiko urdinak grafiko gorria estali behar duen. 3) A ikasleak balio gorri eta urdinen arteko erlazioa aurkitu behar du kalkulu-orrian. 4) A eta B ikasleek euren rolak aldatuko dituzte, eta errepikatu egingo dituzte (1)etik (3)rako pausoak, hainbat aldiz. 5) Ikasleek idatzi egin behar dituzte zenbakizko erlazioen eta erlazio aljebraikoen inguruko euren ondorioak.