Eguzki-erlojuaren oinarria
Denbora unibertsal koordinatua eta tokian tokiko batez besteko eguzki-ordua.
Simulazioan adierazten da eguzki-erloju bat. Pareta, behearen gaina eta gnomona dira elementuak. Paretan eta behearen gainean normalean markak egoten dira eguzki-ordua adierazteko. Gnomonak eginiko itzala markatzen du eguzki-ordua.
Honen arabera longitude bakoitzean (Greenwichetik mendebaldera negatiboak eta ekialdera positiboak) eguzki-ordua diferentea da.
Greenwicheko meridianoko batez besteko eguzki-ordua litzateke UTC edo denbora unibertsal koordinatua.
Zorionez edo zoritxarrez benetako eguzki-erlojuetan benetako eguzkiak eta gnomonak markatzen dute ordua. Eta ordu hori ez dator bat batez besteko eguzki-orduaz. Bien arteko diferentzia denbora-ekuazioa da (hori guztia ez da kontutan izan simulazioan).
Konprobatu, longitudean 15ºko angelua desplazamendu batek eguzki-orduaren ordu beteko aldaketa dakarrela.
Konprobatu Greenwicheko meridianoan kokatzean (longitudea=0º) UTC eta eguzki-ordua bat datozela.
Konprobatu ordu betea pasatzean itzala marka batetik bestera pasatzen dela.