Erabiltzaile-interfazea
GeoGebra Kalkulagailu Grafikoaren Erabiltzaile-interfazea GeoGebrako Aljebra Ikuspegiaz eta Ikuspegi Grafikoaz osatuta dago. Bi Ikuspegiak dinamikoki lotuta daude. Honek zera esan nahi du, edozein Ikuspegitan egindako aldaketak beste Ikuspegian ere berehala azaltzen direla.
Adibideak:
- Aldatu Aljebra Ikuspegiko funtzio bat eta behatu nola aldatzen den bere grafikoa Ikuspegi Grafikoan.
- Arrastatu puntu bat Ikuspegi Grafikoan eta behatu nola aldatzen diren bere koordenatuak Aljebra Ikuspegian.
Goiburuko barra
Tresna-barra
Erabili botoia GeoGebra-tresnak dituen Tresna-barra irekitzeko. Aukeratu edozein tresna eta sortu objektu berriak Ikuspegi Grafikoan.
Oharra: Goiburuko barra urdinera itzultzeko, erabili Tresna-barrako goi-ezkerraldeko .
Objektuaren Propietateak
Aukeratutako objektu-motaren arabera, objektu horren Objektuaren Propietateak elkarrizketa irekitzerakoan bere kolorea, estiloa zein tamaina aldatu ahal izango dituzu. Ez baduzu objekturik aukeratu, Ikuspegi Grafikoaren Propietateak elkarrizketa irekiko da eta ardatzak eta lauki-sarea ezkutatu zein erakutsi ahal izango dituzu, eta baita objektuen ikuspegia aldatu ere.
Desegin
Desegin egindakoa pausoz pauso.
Oharra: Desegin botoia automatikoki azalduko da Tresna-barran objektu bat edo gehiago sortu ostean.
Bilatu
Ireki Bilatu ezaugarria eta behatu GeoGebra-baliabideen Plataforma, Baliabide txundigarriak aurkitzeko.
Menua
GeoGebra Kalkulagailu Grafikoaren Menua irekitzerakoan artxibo berriak sortu, lehendik sortutako baliabideak ireki, egindako lana gorde eta beste batzuekin partekatu, eta behar izanez gero laguntza eskuratu ahal izango duzu.
Erakutsi / Ezkutatu Aljebra Ikuspegia
Ez baduzu Aljebra Ikuspegiarekin lan egin nahi, ukituz ezkuta dezakezu.
Oharra: Aljebra Ikuspegia berriz agertaraz dezakezu edozein momentutan ukituz.