8. ARIKETA
Azalpena:
Irristailua sortzeko botoia aukeratu eta balioen mugak 1 eta 10 artean ezarri, gehikuntza berriz 1-ekoa jarri, zenbaki osoak bakarrik ager daitezen.
1. Ondoren marraztu Luzera finkodun zuzena eta luzera eskatzen duenean irristailuaren izena sartu (a adibidez). Irristailua mugitzean, zuzenaren luzera aldatu behar da.
2. Sortu irristailu berri bat, utzi aurrezarriak dituen balioak. Ondoren, puntu bat marraztu. Leiho aljebraikoan puntuaren koordenatuetan sartu eta y koordenatuko balioaren ordez irristailuaren izena sartu (b adibidez). Irristailua mugitzean puntua gora-behera mugituko da.