Suge-pendulu periodikoa
Eraikuntza dinamiko honetan hainbat pendulo sinple daude. Pendulo guztien hasierako fasea, grabitatea eta anplitudea berdinak dira eta gure esku dago beraien balioa aldatzea dagozkien irristailuak erabiliz. Horretaz gain, Tmax irristailua dugu. Irristailu honek, pendulo luzeenaren (pantailan agertu ala ez) periodoa finkatzen du eta beste penduloek horren araberako luzerak eta periodoak hartzen dituzte denborak bere Tmax balioa edo horren multiploa den bat hartzen duenean bolatxo guztiak fasean egoteko. Horretarako, periodoek hartzen dituzten balioak Tmax zati batetik Tmax-erako zenbaki arruntak dira Adibidez: Tmax 30 segundo eginda, periodoak 30/1, 30/2, 30/3,...,30/29 eta 30/30 segundo dira. Horrela, esan bezala, t=Tmax denean penduloek egindako oszilazio-kopuruak zenbaki arruntzak izango dira eta fasean egongo dira. "lehenengobolatxoa" eta "azkenbolatxoa" izeneko irristailuei dagokienez, beraien lana ikusi nahi dugun pendulo-kopurua mugatzea da. Lehengo adibidera bueltatuz, Tmax= 30 segundo eginda, printzipioz, 30 pendulo sortzen ditu programak baina hasierako penduloen luzerak oso txikiak direnez eta bukaerako penduloenak oso handiak (tartekoekin konparatuz), agian pantailan erakutsi nahi dugun pendulo-kopurua murriztea interesatzen zaigu. Beste aukera bat, zoomarekin (CTRL +/-) jokatzea da, noski.