Taldeen Antolamendua
Taldeen Antolamenduari buruz
Talde bakoitza Taldekideek partekatutako informazioa eta eduki guztiak biltzen dituen Mezuak, Kideak, Baliabideak eta Berrelikadura / Ariketak izeneko lau fitxatan antolatuta dago.
Mezuak Fitxa

Mezuak fitxa Talde baten orri nagusia da eta Taldekideen komunikazio-plataforma gisa balio du. Taldearen Jabeak ezarritako erabiltzaile-baimenen arabera...
- erabiltzaileek mezu berriak sor ditzakete.
- erabiltzaileek mezuen iruzkinak idatz ditzakete.
- mezu batean txertatuz, Taldeko beste kideekin baliabideak parteka daitezke.
- editatze-baimenak aldatu egin daitezke (adb., nork edita dezakeen baliabideren bat).
- zenbait Ariketetan berrelikadura automatikoaren ezarpenak aktiba daitezke (adb., Hainbat aukerako galderak eta Erantzun-eredua duten galdera irekiak). Oharra: Talde baten Jabeek soilik ezarri ditzakete Kideentzako Ariketak.
Kideak Fitxa

Kideak fitxan Taldekideen zerrenda eta Taldean duten rola (adb., Jabea, Kidea) azaltzen da.
Taldearen Jabeak Kideak fitxa zera egiteko erabil dezake...
- Kide berriak gonbidatu, Erabiltzaile-bilaketa erabiliz.
- Talde-kodea eskuratu beste erabiltzaile batzuekin erabiltzeko edo, beharrezkoa balitz, Talde-kode berria sortu.
- Taldekideen egoera (adb., Jabea, Kidea) aldatu eta, beraz, Taldean dituzten baimenak kudeatu.
Baliabideak Fitxa

Baliabideak fitxan Taldean partekatutako baliabide guztien zerrenda azaltzen da. Taldearen Jabeak ezarritako erabiltzaile-baimenen arabera...
- Kideek partekatutako baliabideak ikus ditzakete.
- Kideek partekatutako baliabideak edita ditzakete, editatze-baimenak horrela ezarri badira.
- editatze-baimenak aldatu egin daitezke (adb., nork edita dezakeen baliabideren bat).
Ariketak Fitxa (Kideak bakarrik)

Ariketak fitxan beraien
Egiteke edo
Eginda egoeraren arabera antolatuta dauden Taldekideentzat ezarritako Ariketa guztien zerrenda azaltzen da.
Kideek zera egin dezakete...


- beraien Ariketen egoera ikusi.
- osatu gabeko Ariketak ikusi beraien izenburuan klik eginez.
- Ariketa bakoitzaren berrelikadura eta iruzkinak ikusi.
- iruzkinak idatzi Ariketetan zein berrelikaduran.
Berrelikadura Fitxa (Jabeak bakarrik)

Berrelikadura fitxan Taldearen Ariketa guztiei buruzko informazioa azaltzen da. Taldearen Jabeentzat soilik dago ikusgai eta zera egin dezakete...
- Kide bakoitzaren Ariketen egoera ikusi.
- beraien Ariketak ikusi eta aztertu.
- berrelikadura eman Ariketetan.
- Kide bakoitzaren aurrerapenei buruzko informazio zehatza duen
Lauki-sarea EDO
- Ariketa bakoitzean Kideen aurrerapenak laburtzen dituen
Zerrenda.