VH2: Laukiak sailkatzen
1. JARDUERA: Material manipulagarrien bidez
Jarduera hau taldeka zein bakarka egin daiteke, hala ere, taldeka egitea gomendatzen dugu ikasleek elkarren artean erabakiak hartzeko eta nozio geometrikoen hizkera lantzeko
- Kartoizko 7 kutxa, bakoitza etiketa batekin: (1) Karratua, (2) Laukizuzena, (3) Erronboa, (4) Erronboidea, (5) Trapezioa, (6) Trapezoidea eta (7) Zaborra.
- Mota bakoitzeko 6 lauki: elkarren berdinak diren 6 karratu (gorriak), elkarren berdinak diren 6 laukizuzen (arrosak), elkarren berdinak diren 6 erronbo (beltzak), elkarren berdinak diren 6 erronboide (laranjak), elkarren berdinak diren 6 trapezio (berdeak) eta azkenik, elkarren berdinak diren 6 trapezoide (horiak).
Kolore bakoitzeko lauki bakoitzarentzat kutxa bat dago (zaborra ez dena), beraz, lauki bakoitza kutxa batean sartu daiteke. Ikasleek laukia kutxara sartu edo zaborrara bota behar den adostu behar dute.
Adibidez, lauki arrosekin hasten badira (elkarren berdinak dira), arrosa bat hartu eta karratu, laukizuzen, erronbo, erronboide, trapezio edota trapezoideen kutxan sartu behar den aukeratu behar dute. Kasu honetan lauki arrosa laukizuzena denez, laukizuzenaren kutxan sartuko dute. Hurrengo lauki arrosa (laukizuzena ere dena) karratuen kutxan ezin da sartu karratuen propietateak betetzen ez dituelako, erronboaren kutxan ezta ezin da sartu, baina erronboideen propietateak betetzen dituenez, kutxa horretan bai sartu daiteke. Hurrengo lauki arrosa trapezioaren kutxan sartu daiteke eta sobreran dauden hirurak zaborrara joango ziren.
2. JARDUERA: GeoGebrarekin balioztatzea egin
Material manipulagarriekin egindako klasifikazioa balioztatzeko, ikasleei eredu dinamiko hau aurkeztuko zaie beraiek bakarrik baliozta dezaten lehenengo jardueran egindakoa.
3. JARDUERA: Baliabide fisiko eta teknologikoekin ikusitakoa paperean aplikatzen
Aurreko jardueretan burutu den sailkapena ikasleek barneratu dutela ziurtatzeko fitxa bidezko jarduera bat proposatzen zaie baliabide manipulagarriekin egindako sailkapena berregin dezaten.
Jarduera honetan datza: lauki mota bakoitzerako lauki horrek betetzen dituen propietateak ageri dira taula batean. Beste laukiren batek propietate horietariko bat (edo bat baino gehiago) betetzen badu, dagokion propietatearen (edo propietateen) azpian laukiaren izena jarri behar da.
Adibidez, laukizuzenaren propietateak hauek dira: (1) Aldeak binaka paraleloak ditu, (2) Aldeak binaka luzera bedinekoak ditu, (3) lau barne-angeluak anplitude berdinekoak ditu eta (4) ondorioz aurkako barne-angeluek anplitude berdina daukate. Karratua lau propietate horiek betetzen dituen lauki bakarra da, beraz, taula horrela bete beharko zuten:
Gainontzeko taulak modu berean bete behar dituzte ikasleek.
A motako triangeluak beste mota bateko (B motako) triangeluaren propietate GUZTIAK betetzen baditu, A motako triangeluak B motako triangeluak ere direla esaten da. Horrela, karratuak laukizuzenaren propietate guztiak betetzen dituenez, karratua laukizuzena dela esan daiteke.