Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Sinua: ilustrazio-eredua

Helburua eta urratsak

Behin esplorazio-ereduarekin lan egin ostean, ohartuko zinen nekeza dela eragiketak behin eta berriz errepikatzen ibiltzea. Erabili ezazu eredu hau aurreko esplorazio-ereduan lortu duzun aierua egiaztatzeko. Kalkulu-orriak erraztu dezake lan hori, baldin eta datuak egokiro sartzen baldin badizkiogu. Ikasleek binaka egingo dute lan (bi ikasle, A eta B). 1) A ikasleak angelu zorrotzari dagokion zenbakizko balio bat sartuko du sarrera-kutxan, eta balio hori finko mantenduko da (5) urratsera arte. Ondoren, A ikasleak puntu laranjaren posizioa aldatuko du, tira eginez, eta triangeluaren oinarriaren luzera aldatuko du. 2) B ikasleak triangeluko datuak ikuspegi grafikotik jaso eta kalkulu orrian idatziko ditu. Kalkuluak egingo ditu, kalkulu orrian, emandako informazioarekin. 3) Ikasleek euren txandak trukatuko dituzte. B ikasleak puntu laranjaren posizio berria aukeratuko du (angelua aldatu gabe, sarrera-kutxa joana baita oraingoz), eta A ikasleak kalkulu berriak egingo ditu paperean. Ikasleek (2) eta (3) urratsak errepikatuko dituzte, zenbait alditan. 4) Lorturiko informazioa baliatuz, eta datuekin koherentzia mantenduz, ikasleek euren aieruak egingo dituzte. 5) B ikasleak "angelu berria" botoia sakatuko du, eta ikasleak berriz hasiko dira (1) pausotik aurrera, triangelu berri batekin. 6) Prozesua zenbait triangelurekin errepikatu ostean, ikasleek euren aierua berformulatuko dute, berriz ere, lorturiko datuekin koherentzia mantenduz.

Ilustrazio-eredua