Proiekzio trigonometrikoak: esplorazio eredua
Helburua eta pausoak
Ikusi dugunaren arabera, antzeko triangelu guztiek arrazoi trigonometriko berdinak dituzte. Honenbestez, baten batek pentsa lezake ez dagoela erlaziorik arrazoi trigonometrikoen eta triangeluaren neurrien artean. Ebatz ezazu hurrengo jarduera hau eta aurreko suposaketa egia ez dela ohartuko zara.
Ikasleek binaka egingo dute lan (A eta B ikasleak).
1) A ikasleak zirkunferentziako bi puntu laranjaren posizioak aukeratuko ditu. Honela, zirkunferentziaren erradioa (triangeluaren hipotenusa) eta triangeluaren angeluaren balioak aldatuko dira.
2) B ikasleak ikuspegi grafikoko informazioa kalkulu-orrira aldatuko du eta balio horiekin kalkuluak egingo ditu.
3) A eta B ikasleek euren rolak trukatuko dituzte, eta (1) eta (2) pausoak errepikatuko dituzte, zenbait aldiz.
4) Ikasleek idatzi egingo dituzte zenbakizko kalkuluetan aurkitzen dituzten ondorioak.
5) Ikasleek zenbakizko ondorioak hizkuntza aljebraikoan idatziko dituzte.