Nola Sortu Mezuak

Mezuak Fitxa

Mezuak fitxaren goialdean mezu berriak sortzeko aukera duzu.
Image
Oharra: Ezin baduzu aukera hau Mezuak fitxaren goialdean ikusi, segur aski ez dituzu behar diren erabiltzaile-baimenak Talde honetan. Eska iezaiezu Jabeei zure baimenak egoki ezartzeko, mesedez.

Sortu Mezu berria

Egin klik Zer partekatu nahi duzu? testu-eremuan mezu berria ireki eta editatzeko.
Image
  1. Idatzi mezu berriaren Izenburua.
  2. Idatzi mezu honetan partekatu nahi duzun edukiaren Deskribapena.
  3. Erabili Gehitu Baliabidea botoia eta aukeratu agertuko den zerrendan partekatu nahi duzun baliabidea (aukerakoa).
  4. Erabaki zure mezua argitaratu ostean berehala erakutsi ala ezkutuan egotea nahi duzun (aukerakoa). Oharra: Edozein momentutan alda dezakezu mezuaren ikusgaitasuna.
  5. Argitaratu zure mezua Argitaratu botoia erabiliz.

Gehitu Baliabideak zure Mezuan

Erabili Gehitu Baliabidea botoia prest duzun mezuan baliabide bat edo gehiago gehitzeko.  Oharra: Partekatu nahi duzun baliabidea goitibeherako menuan aukera dezakezu. Mezu berean hainbat baliabide gehi ditzakezu.
Image
 Sortu Lan-orria Sortu Lan-orri Dinamiko berria Linean dagoen Lan-orri Editorea erabiliz.  Sortu Ariketa Sortu GeoGebra-ariketa zein Galdera bat edo gehiago dituen Ariketa Lan-orri berria.  Lehendik Sortutako Baliabidea Bilatu lehendik sortutako Baliabideak eta partekatu Taldean.   Irudia Igo eta partekatu Irudia Taldean.  Bideoa Partekatu Bideo baten esteka Taldean. PDF-artxiboa Igo eta partekatu PDF-artxiboa Taldean.

Zuzenean sortu Baliabide-mezua

Zuzenean sortu Baliabide-mezua
Erabili Zer partekatu nahi duzu? mezuaren ondoan dagoen + botoia baliabide-mezua zuzenean sortzeko.
  1. Sortu edo bilatu partekatu nahi duzun baliabidea.
  2. Editatu zure mezu berriaren Izenburua eta Deskribapena.
  3. Aldatu baliabidearen Editatze-ezarpenak.
  4. Gehitu baliabide gehiago mezu berean.
  5. Argitaratu zure mezua Argitaratu botoia erabiliz.