Longitude eta latitude lurtarrak
Longitudea eta latitudea.
Simulazioak erakusten du zelakoak diren koordenatu lurtarrak, longitudea (lambda) eta latitudea (fi).
Irristailuak mugituz lurreko puntu guztiak topatu daitezke.
Longitudeen balioak -180ºtik 180ºra doaz. Positiboak Greenwich meridianoaren ekialdean daude eta negatiboak mendebaldean. Greenwich meridianoko puntuen longitudea zero da.
Latitudeen balioak -90ºtik 90ºra doaz. Negatiboak hego hemisferiokoak dira eta positiboak ipar hemisferiokoak.
Irristailuak aldatzean ikusten dira tokiko paraleloa eta meridianoa.
Horretaz gaiz tokiko horizonte planoa ere erakusten da eta horizonten ipar-hego eta ekialde-mendebalde norabideak.