Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Karratua Eraikuntza

Ariketa

Eraiki karratu bat behean emandako eraikuntza-pausoak jarraituz.

Aztertu eraikuntza...

Saiatu zu zeu...

Jarraibideak

1.Toolbar ImageAukeratu Zuzenkia tresna. Egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan A eta B puntuak, eta beraien arteko zuzenkia sortzeko.
2.Toolbar ImageAktibatu Zuzen Perpendikularra tresna. Sortu AB zuzenkiarekiko perpendikularra den eta B puntutik igarotzen den b zuzena. Aholkua: Zuzen perpendikularra sortzeko aukeratu AB zuzenkia eta, ondoren, B puntua.
3. Toolbar ImageAukeratu Zirkunferentzia Zentroa eta bere Puntu bat emanda tresna eta sortu zentroa B puntua duen eta A puntutik igarotzen den c zirkunferentzia. Aholkua: Lehenbizi, aukeratu B puntua eta, ondoren, A puntua.
4.Toolbar ImageAukeratu Ebakidura tresna. Ebakiarazi b zuzen perpendikularra eta c zirkunferentzia C ebakidura-puntua lortzeko. Aholkua: Egin klik zuzenean zuzenaren eta zirkunferentziaren arteko ebakiduran.
5.Toolbar ImageEraiki AB zuzenarekiko perpendikularra den eta A puntutik igarotzen den d zuzena.
6.Toolbar ImageAukeratu Zirkunferentzia Zentroa eta bere Puntu bat emanda tresna eta sortu A zentroa duen eta B puntutik igarotzen den e zirkunferentzia.
7.Toolbar ImageSortu d zuzenaren eta e zirkunferentziaren arteko D ebakidura-puntua.
8.Toolbar ImageAukeratu Poligonoa tresna. Sortu ABCD karratua erpinak ordena berean aukeratuz. Aholkua: Poligonoa ixteko, aukeratu berriz lehen erpina.
9.Toolbar ImageErabili Hautatu eta Mugitu tresna karratuaren erpinak arrastatzeko eta behatu nola aldatzen den eraikuntza.